Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planeko teknikaria, Bizkaiko Foru Aldundia
Gizarte Lanean diplomatua Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan, eta Gizarte Hezitzaile gaitua, Orientazioan, Gainbegiratzean eta Coachingean Diploma Nafarroa Mitxelena Elkartearen eskutik, Institut Für Beratung und Supervision de Aquisgran, R.F.A.rekin lankidetzan; Soziologian lizentziaduna Salamancako Unibertsitate Pontifizioan; eta Gobernantza eta Ikasketa Politikoetan Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.
Ibilbide profesionalari dagokionez, bost urtez izan zen boluntario Gorabide elkarteko aisialdi zerbitzuan, eta gizarte-hezitzaile hasi zen Kale Dor Kayicó elkartean (1990-1992). Ondoren, hiru urtez, ordezkaritza eta dinamizazio lanak egin zituen Madrilgo gazte mugimendu batean (92-95). Bilbora itzuli zenean, gizarte-hezitzaile gisa lan egin zuen gizarte-ekimeneko Agintzari, S. Coop.en (96-97), eta, geroago, Bilboko Elizbarrutiko Caritas-en egon zen (1997-2008), koordinazio, erakunde-ordezkaritza eta boluntarioen dinamizazio lanetan.
Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du (2008tik). Hasiera batean, gizarte-langile izan zen Mendekotasunaren Orientazio eta Balorazio Zerbitzuan, gero Gizarte Zerbitzuetako ikuskatzaile, eta, gaur egun, Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planeko teknikari.