Gizatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneratzeko Enpresen Elkarteko koordinatzailea

Joana Revilla, Gizatea Euskal Herriko Laneratze Enpresen Elkarteko koordinatzailea, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Merkatu Ikerketa eta Tekniketan lizentziaduna da.

Azken 15 urteetako ibilbide profesionala hirugarren sektore sozialarekin lotuta egon da, eta nabarmentzekoa da enplegu babestuaren eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzearen eremuko erakundeetan duen esperientzia.

2018tik Gizatean lan egiten du, Euskadiko laneratze-enpresak bultzatzen eta sektorea indartzen lagunduz.