Osakidetzako Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendaria

Erizaintzako graduatua da, Osasun Mentaleko Erizaintzako espezialitatea du eta Bioetikako Unibertsitate Masterra eta etengabeko prestakuntza anitza eta askotarikoa ditu.
Erizain Generalista gisa hasi zen lanean, Gasteizko Txagorritu Ospitalean, duela 42 urte baino gehiago (1981). 1984an, hiriko beste ospitalean, Santiago Ospitalean, Akutuen Psikiatriako Unitatea ireki zenean, osasun mentaleko erizain espezialista gisa hasi zen lanean unitate horretan. Ondoren, 90eko hamarkadaren hasieran, Txagorritxuko Ospitalera joan zen, eta, hasieran, pediatriako erizain gisa lan egin zuen, eta, ondoren, arratsalde eta gauetako gainbegirale orokor gisa.
1994ko azaroaz geroztik, irakasle da Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan, eta Osasun Mentaleko Erizaintza du jakintza-arlo. Aldi berean, 1998an Osakidetzako Erizaintzako Espezialitateko Irakaskuntza Unitatea akreditatu zenetik, Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Ikasketa Burua izan da 20 urtez, eta, era berean,
espezialitate horretako Batzorde Nazionaleko kidea, Hezkuntza Ministerioak proposatuta.
Urteetan zehar, irakaskuntza-lankidetza ugari egin ditu graduondoko ikastaroetan eta Osakidetzaren Etengabeko Prestakuntza Programan; eta ezagutza zabaltzeko hainbat forotan parte hartu du. Gaur egun, duela 8 urtetik (2015), Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendaria da, eta Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako ikastetxea da.