Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakaslea.

Matxalen Legarreta-Iza Soziologian doktorea da UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakaslea unibertsitate berean.

AFIT-Antropologia Feministako Ikerketa Taldeko kidea da, eta haren ikerketa-ildoak zaintzei eta genero-desberdintasunei buruzkoak dira nagusiki.

Administrazio Publikoarekin eta Hirugarren Sektoreko erakundeekin elkarlanean aritu ohi da, eta, horretarako, bere lan-eremuekin zerikusia duten ikerketak egiten eta hitzaldiak, prestakuntza-ikastaroak eta sentsibilizazio-ikastaroak ematen ditu.