Jarduketa honek tokiko zaintza-ekosistemak (gizarte eta osasunaren arlokoak nahiz soziosanitarioak) dinamizatu, sistematizatu, ebaluatu eta eskalatzen ditu helize laukoitzaren ikuspegitik. Hala, reference sites ereduaren arabera, zenbait arloko lankidetza bateratzen du: gizarte- eta osasun-zerbitzuetako sistemak, administrazio publikoen hiru mailak, lau sektoreak (4S) eta esparru akademikoa (unibertsitateak eta gizarte-zaintzetan eta zaintza soziosanitarioetan adituak diren beste ezagutza-zentro batzuk).
Gipuzkoan dagoeneko 14 tokiko ekosistema daude Gipuzkoa Zaintza Lurraldea – Iraupen Luzeko Zaintzetarako Lurralde Estrategiaren barruan, eta lehen esperientzia egin nahi da Arabako landagunean. UPV/EHUk 2023. urtean ibilbide jakin bat egina duen lehenengo ekosistema ebaluatuko du: Pasaia Herri Lab. Era berean, Gipuzkoako Gizarte Politiketako Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Zerbitzuetako Sailaren arteko hitzarmena esparrutzat joko da Gipuzkoan tokiko zaintzen ekosistema dinamizatu, sistematizatu, ebaluatu eta eskalatzeko. Aurrekoaren harira, Eusko Jaurlaritzak zenbait tresna EAE guztira zabalduko ditu, lurralde bakoitzeko administrazio publikoekin lankidetzan.
Bere helburua da Gipuzkoa lurralde zaintzaile bihurtzea eta, horretarako, zaintzen eraldaketa eta zerbitzuetan oinarritutako arreta- eta zaintza-eredutik erkidegoaren partaidetzarekin pertsonengan funtsatutako zaintza-eredurantz trantsizioa errazten duten prozesuak bultzatzea.